Pilota pasio duen Haitzart Iraolagoitiarentzat izango da kirol horretako saria Eibarko Kirol Sarietan

Pilota pasio duen Haitzart Iraolagoitiarentzat izango da kirol horretako saria Eibarko Kirol Sarietan
2023/12/30 15:54
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordekoek mendaroarrak azken urteetan klubarekin egindako ibilbidea saritu nahi dute horrela. Pilotari bikaina izateaz aparte, urtetan gaztetxoen entrenatzaile bezala ere jardun izan duelako Iraolagoitiak. 2021-22 denboraldian Gipuzkoako Mendebaldeko txapeldun izandakoa dugu Haitzart, eta baita 2022-23an probintziako banakako txapelketaren final-zortzirenetara heldutakoa. Gogotsu jarraitzen du bere bidean.