Pilotako lau partidu eta paletako beste bost hartuko ditu Astelenak asteburuan

Bihar 19:00etan hasiko dira pilota partiduak
Pilotako lau partidu eta paletako beste bost hartuko ditu Astelenak asteburuan
2024/05/02 12:22
eta kitto!

Guztira lau jaialdi izango dira Katedralean bihar hasi eta domekara arte. Bihar, 19:00etatik aurrera, Udaberri Torneoaren barruko bi izango dira ikusgai: hasteko, Eibarko Amillategi-Gil bikoteak Hernaniko Azpeitia-Galdosekin neurtuko ditu indarrak; eta jarraian Eibarko Varona eta Bergarako Contrerasen artekoa izango da. Pilotako bigarren jaialdia domeka goizean izango da, hor ere bi partidukoa: kadeteetan Eibarko Del Rey eta Aretxabaletako Ortueta izango dira nor baino nor, eta jarraian, seniorretan, Eibarko Conde eta Villabonako Iraola izango dira protagonista. Partidu horiek Gipuzkoako 4 t'erdiko txapelketako lehen faseko ligaxkakoak dira.

Gomazko paleta modalitatera pasatuz, Eibarko Txapelketako hirugarren jardunaldiari dagozkion lau partidu jokatuko dira zapatu goizean: Aparaicio-Sarasua vs Amas-Gisasola, Urkia-Bartolo vs Larra-Korta, Narvaiza-Agirresarobe vs Txirloi-Barru eta Osa-Guinea vs Belarri-Argoitz. Arratsalderako geratuko da bosgarrena, 16:00etan hasita Trontxo-Orma vs Azpilikueta III-Bustindui partidua hartuko duena.