Pilotako San Juan Torneoak gaur eta zapatuan ditu hitzorduak Astelenan

Pilota Eskolakoen finala jokatuko da gaur
Pilotako San Juan Torneoak gaur eta zapatuan ditu hitzorduak Astelenan
2024/06/13 13:11
eta kitto!

Gaur arratsaldeko 18:45ean hasita, Pilota Eskolakoen finala jokatuko da: Suhar Jauregi eta Ibon Letek osatutako bikoteak Ian Jimenez eta Telmo Beltranek osatutakoaren aurka izango da. Dena dela, zapatu goizeko jaialdian erabakiko dira Torneoko beste sari guztiak. Zazpi neurketa izango dira guztira, 09:30ean hasita, ordena honi jarraituz: Manex Arrieta/Aratz Andonegi vs Patxi Flores/Koikilli Lizarralde benjamin-alebin maila); Beñat Oñederra/Iker Lazkano vs Iñigo Uria/Julen Uranga (federatu gabeko helduen maila); Kepa Sarasketa vs Ekain Olaetxea (infantil federatuen maila); Amillategi/Gil vs Segurola/Del Rey (kadete-jubenil maila); Varona/Azpilikueta vs Amuategi/Gisasola (kadete-jubenil maila); 4 t’erdian Haitzar Iraolagoitia vs Mikel Caramanzana; eta Ibarra/Conde vs Narvaiza/Agirresarobe (senior federatuen maila).

Beti bezala, edozein joan daiteke doako jaialdi horiek ikustera eta, sari banaketaren ostean, piskolabisa eskainiko zaie pilotariei eta gerturatzen diren lagun eta senitartekoei, Pilota Batzordearen eskutik. Jaialdi horrekin amaitutzat emango dute aurtengo Pilota Eskolako kurtsoa.