Pintxo onenari saria Nuvola tabernari eman diote, “Kua Kua” izenekoarengatik
Bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria Bulebuk irabazi du eta publikoaren saria Amesti tabernarentzat izan da.
2024/11/08
18:38
eta kitto!
Tabernarien arteko XX. Eibarko Pintxo Lehiaketako irabazleak eman ditu ezagutzera oraintxe bertan epai-mahaiak (Teresa Carmona, Unai Magunazelaia eta Joseba Muñoz epai-mahaikideek osatua). Nuvola, Bulebu eta Amesti tabernek eraman dute saria edizio honetan, eta sari-banaketa ekitaldia San Andres egunean, azokan izango da. Bezeroek emandako bozkak, berriz, 2.407 izan dira. Boto-emale guztien arteko zozketan irabazten duenak Errigora, Nafarroako produktuen uzta + euskalgintzari ekarpena jasotzen duen kutxa eramango du. Jarraian daukazue epai-mahaikideek aktan jaso dutena:
- PINTXO ONENARI SARIA: NUVOLA, “Kua Kua” (200 euro, diploma Arrate Kultur Elkartea, eta garaikurra Udalaren eskutik).
Zapore eta testura, bakoitza bere aldetik, zein elkarrekin, neurrian integratzeko gaitasunagatik. - BERTAKO PRODUKTUEKIN EGINDAKO PINTXO ONENARI SARIA: BULEBU “Piroplasto” (200 euro Udala, eta diploma AKEren eskutik). Plater klasikoa eta tabernako ohiko eskeintza, euskal sukaldaritza tradizionaleko saltsa eta elaborazioa birplanteatuz lortutako originaltasun, zapore, intentsitate, xamurtasun eta testurengatik.
- PUBLIKOAREN SARIA: AMESTI “Steak tartar gure erara” (200 euro, MGI eta diploma AKEren eskutik). 2.407 bozka zenbatu dituzte guztira.