Pirritx eta Porrotxen "Bizipoza" ikusteko sarrera guztiak saldu dira
2013/11/13
00:00
eta kitto!
Barixakuan (hilaren 15ean, 17.30etan eta 19.30etan) eta zapatuan (hilaren 16an, 16.30etan eta 19.00etan) Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Eibarren izango dira, Hezkuntza Esparruko aretoan, Bizipoza ikuskizun berria aurkezten. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lau funtzioetarako sarrera guztiak saldu egin dira eta antolatzaileek argi laga nahi dute inor ez dela sarrera barik ikuskizunera sartuko. Horrekin batera, ahal dela garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute. Hala ere, beste batzuetan lez Firestoneko aparkalekua erabiltzeko aukera izango da. Pailazoek hilabete eta erdi eman dute disko berria grabatzen eta aurrerapen modura bideo hau prestatu dute.