Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizun berrirako sarrerak salgai daude
2015/11/28
00:00
eta kitto!
Aurten ere Pirritx, Porrotx eta Marimotots Eibarrera etorriko dira, Amalur ikuskizun berriarekin, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Joan nahi dutenentzat sarrerak salgai ipini dituzte, 8 eurotan, ohiko saltokietan: Tio Palancas-en (Juan Gisasola), Eneritz argazkidendan (Urkizu) eta Gozokin (Bidebarrieta eta Sostoatarren). Ikuskizuna lau saiotan eskainiko dute, Hezkuntza Esparruko antzokian: abenduaren 12an, zapatuan, 16:30ean eta 19:00etan eta abenduaren 13an, domekan, 16:00etan eta 18:30ean.