Pirritx, Porrotx eta Marimototsek “Amaren intxaurrak” aurkeztuko dute Coliseo antzokian
2020/11/19
10:09
eta kitto!
Azaroaren 29an eta 30ean “Amaren intxaurrak” ikuskizun berria aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Coliseo antzokian, Udaleko Kultura sailaren eskutik. Egun bietan 11:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 5 euro balio du (aurretik erosteko aukera dago astelehen eta barixakuetan Coliseoko leihatilan, 17:30etik 19:30era eta Kutxabank zerbitzuaren bitartez).