Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bizipoza ekarri ziguten

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bizipoza ekarri ziguten
2013/11/20 00:00
eta kitto!

Aurreko barixakuan eta zapatuan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Eibarren egon ziren Bizipoza ikuskizun berria taularatzen (ikusi argazkiak hemen) , …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta. Urtero lez, Hezkuntza Esparruan egindako lau emanaldietatik pozarren irten ziren ume eta gurasoak. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete ikuskizunera joandako guztiei, "eta bereziki ikuskizunaren antolaketan lagundu duten Hezkuntza Esparrukoei eta sarrerak saltzen ibili diren e&m argazkidendari, Tio Palancas eta Gozoki dendei, baita ere aparkalekua erabiltzen laga zuen Firestoneri".