"Pizpirri. Pozgarri eta pizgarri" diskoa aurkeztuko dute gaur arratsaldean Arrate Kultur Elkartean

Aita preso zegoela, alabak espetxealdian sortutako hamar kantuk osatzen dute diskoa.
"Pizpirri. Pozgarri eta pizgarri" diskoa aurkeztuko dute gaur arratsaldean Arrate Kultur Elkartean
2025/02/14 15:46
eta kitto!

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute “Pizpirri. Pozgarri eta pizgarri”, 18:30ean Arrate Kultur Elkartean. Diskoa Amaiur Iragikbere aita Harriet Iragirekin batera sortutakoa da: “Aita preso 
baten eta bere alabaren arteko historia da, espetxealdian sortutako hamar kantuk osatzen dute, hainbat euskal artisten ahotsetatik abestuak”. Espetxealdian zehar bisetan elkarrekin kantatu eta telefonoz grabatutako kanta horien ondorioa da gaur aurkeztuko duten CDa. Amaiur alabaren berbetan, sentipenez betetako kantuak dira: “Ni jaio nintzenetik aita espetxean egon da eta gure bizitza osoan zehar ibili gara gure artean bertsotan eta kantuan, hori izan baita gure harremanen zati handi bat. Diskoa da nolabait harreman horren islada. Nik 7 urte inguru nituenean hasi ginen kantu hauek sortzen: berak sortzen zituen, vis a vis-etan kantatzen genituen eta nik ere etxerako bueltan kantatzen nituen. Etxera egiten zituen deiak, 5 minutukoak, grabatzen genituen eta nik audio haiek gordetzen nituen, Gabonetan eta urtebetetzeetan, aitaren oparia izaten baitzen beti bertso bat. Duela 15 urte hasi eta espetxealdi osoan sortutako kantak dira”. Aurkezpen ekitaldian diskoa erosi ahalko da.