Planetaren Orduarekin bat egingo du Udalak, 20:30etik 21:30era argiak itzalita

Planetaren Orduarekin bat egingo du Udalak, 20:30etik 21:30era argiak itzalita
2018/03/24 08:59
eta kitto!
WWF elkarteak eta Nazio Batuek sustatzen duten "Planetaren Ordua", ingurumenaren aldeko ekimenarekin bat egingo du aurten ere Eibarko Udalak. Ekimenaren arduradunek egin duten deiari erantzunez gaur iluntzean, 20:30etik 21:30era bitartean, Untzaga plazako eta Udaletxe ondoko fokoak eta erlojuko eta arkupeetako argiak amatatu egingo dituzte, aldaketa klimatikoaren aurkako keinu sinbolikoan. Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu ekimenarekin bat egitera. Horretarako zein ekimenari buruzko informazio guztia ikusteko horadelplaneta.es web orrira sartu.