Plater marokoarrak prestatzeko ikastaroa antolatu du Gazte Safa elkarteak
Maiatzaren 30ean egingo da tailer gastronomikoa Portalean
2025/05/14
12:54
eta kitto!
Gazte Safa elkarteak plater marokoarrak prestatzen ikasteko tailer gastronomikoa antolatu du maiatzaren 30erako. Saioa 17:00etan hasiko da Portalea eraikineko 3. solairuan, eta “prestakuntza teknikak, sekretuak eta prestatutako plateren dastaketa” eskainiko dituztela diote antolatzaileek. Horrela, etxean egindako pastak eta tea dastatzeko aukera egongo da.
Honakoa izango da prestatuko duten menua: kuskusa oilaskoarekin, barazkiak, mahaspasak eta kipula karamelizatua. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak bere tupperra eraman ahal izango du.
Ikastaroaren prezioa 8 eurokoa da eta izena emateko bi aukera daude: 631 330 218 telefonora deitu edo gaztesafa@gmail.com helbidera idatzi.