Pobrezia salatzeko elkarretaratzea deitu dute bihar arratsalderako
2014/03/10
00:00
eta kitto!
Euskal Herriko Guneak hainbat ekitaldi antolatu ditu martxorako. ELA sindikatutik adierazi dutenez, "hilaren 3an Bilbon elkartu zen Troikari, hemendik alde egiteko ozen esan ostean, orain 'duintasunaren martxak' izenekoak egiten gabiltza. Asmoa hilaren 22an gai bera oinarritzat hartuta egingo dugun manifestazioa gurean iragartzea da. Debabarrenean, bihar (martitzena, hilak 12) egingo dugu ekitaldia. Arratsalde guztian auto-karabanetan ibili eta gero, arratsaldeko 18.30etan elkarretaratzea egingo dugu Eibarren, Untzaga plazan".