Pobreziarekin amaitzea aldarrikatu dute Untzagan
2012/10/17
00:00
eta kitto!
Gaur (eguaztena, hilak 17) Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna da eta Eibarko Elkarkidetzarako Mahaiak ekitaldia antolatu du gaur eguerdian, hori gogoratzeko. Ekitaldian belaunaldi ezberdinek hartu dute parte, tartean globoak eskuan zituztela batu diren Aldatze eta La Salle ikastetxeetako ikasleak. Manifestua irakurri ondoren, Untzaga plazan Zero Pobrezia kanpainiaren logotipoa irudikatzeko puzzle erraldoia osatu dute. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.