Podiuma Legazpin eta puntuak Urnietan Kalamua Judo Taldearentzat
Asteburu bizia izan du Kalamua Judo Taldeak, bi hitzordu garrantzitsurekin: Legazpin jokatutako V. Nazioarteko Torneoa eta Urnietan ospatutako Gipuzkoako Infantil Txapelketako II. fasea.
Larunbatean, otsailaren 8an, Urbeltz frontoian egin zen nazioarteko txapelketan kadete mailako ordezkariek parte hartu zuten. Aner Gonzalezek hiru garaipen eta porrot bakarra lortuta hirugarren postua eskuratu zuen -55 kiloko kategorian. June Valladares bostgarren izan zen -63 kiloko mailan, garaipen batekin, eta Sara Azpiazu (-63), Jokin Larreina (-60) eta Ekhi Carballo (-50) ezin izan ziren sailkatu, nahiz eta lehiaketa gogorrean aritu.
Igandean, berriz, Urnietan jokatu zen Gipuzkoako Infantil Txapelketako bigarren fasea. Uxue Gutierrezek bigarren postua lortu zuen -44 kiloko kategorian, eta Josu Garro bosgarren izan zen -38 kilotan. Horrela, bi judokek puntuak batzen jarraitzen dute finalari begira.