Poesia eta Musika Gauaren 11. edizioa egingo da zapatuan
San Juan jaien atarian egiten den ekimen honekin “poesia gure herritarren artean zabaldu eta belaunaldi berriei gerturatu” nahi dute
2024/06/06
13:14
eta kitto!
Poesia eta Musika Gauaren 11. edizioa egingo da ekainaren 8an, zapatua, 19:30etik aurrera, Ibarkurutzeko iturri inguruan. Maite Lorenzok zuzendutako ekintza honetako protagonista poesia den arren, musikak girotuko ditu saioan parte hartuko duten errezitatzaileen berbak. Urtero San Juan jaien atarian egiten den ekimen honekin “poesia gure herritarren artean zabaldu eta belaunaldi berriei gerturatu” nahi du antolatzaileak. Azken urteotako martxari jarraituta, aurten ere belaunaldi ezberdinetako poetak, Eibarkoak eta kanpotik etorritakoak elkartuko dira, zuzenean arituko diren musikarien laguntzarekin poesia errezitatzeko.