Poesia eta musikarekin girotutako iluntzea Ibarkurutzen
Jose Miguel Laskurainek zuzentzen duen Koralito abesbatzak hainbat kantu interpretatu zituen.
2026/06/09
17:01
Silbia Hernandez Arrazola
Urtero sanjuanak aurretik Maite Lorenzoren eskutik egiten den Poesia eta Musika Gaua ospatu zen zapatuan Ibarkurutzeko iturriaren inguruan. Aurtengoa 13. edizioa izan da eta, betiko martxan, Eibarko zein beste herri batzuetatik (Ermua, Elgoibar, Zarautz, Donostia, Errenteria, Bilbo, Bergara eta Amurriotik) etorritako poetak aritu ziren errezitatzen eta, tarteka, zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek: Alberto Luis Egia aritu zen teklatuan, poetei musikarekin laguntzen eta, programa biribiltzeko, Jose Miguel Laskurainek zuzentzen duen Koralito abesbatzak hainbat kantu eskaini zituen.













