Poliziak 40 zigor jarri ditu asteburuan segurtasun-neurriak ez betetzeagatik
2021/05/03
10:05
eta kitto!
Asteburuan gehiago indartu zuten poliziaren presentzia herrian eta Jon Iraola alkateak esan duenez 40 zigor jarri dituzte COVIDari aurre egiteko hartutako osasun- eta segurtasun-neurriak ez betetzeagatik.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 33 zigor jarri dituzte herrian modu justifikatu gabean egoteagatik, sei zigor kalean alkohola edateagatik eta zigor bat baimendutakoa baino aforo gehiago zuen taberna bati.