Poltsa pertsonalizatu ederrak egin zituzten "Tote Bag" ikastaroan
Illunabarrian programaren barruan antolatu du tailerra ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2026/02/25
09:01
Maider Aranberri Sarasua
Illunabarrian programako saio berri bat hartu zuen atzo arratsaldean ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Oraingoan, "Tote bag" izeneko oihalezko poltsak kustomizatu eta pertsonalizatzeko ikastaroa izan zen eta, sormena eta teknika errazak erabiliz, poltsa ederrak egin zituzten tailerrera hurbildu ziren dozena bat lagunek.


Euskarazko kultur eskaintza zabala eskaintzen du Illunabarrian egitasmoak: hitzaldia, mahai-inguruak, ikastaroak... Udaberriarekin batera iritsiko da euskara elkartera eskaintza berri bat.