Porrotak Urbat waterpolo taldeko gizonentzat, garaipena emakumeentzat
Bigarren Nazional Mailako gizonezkoen taldeak lan txukuna egin zuen Madrilen, baina 16-10 galdu zuen
2025/10/27
10:50
eta kitto!
Emakumezkoen Euskal Herriko 1. Mailan jokatzen duen taldeak lortu zuen emaitza positibo bakarra asteburuan Urbat waterpolo klubarentzat. Eibartarrek Iruñean jokatu zuten Iruñea 9802 taldearen aurka eta 14-15 irabazi zuten neurketa zirraragarri batean.
Gizonezko senior taldeei dagokienez, talde biek galdu egin zuten. Bigarren Nazional Mailako Urbat Madrilen aritu zen Colegio Brainsen aurka eta, “indarrari eta intentsitateari dagokionez hobekuntza nabarmena erakutsi” arren, klubaren berbetan, 16-10 galdu zuen madrildarren aurka.
Gizonezkoen Euskal Herriko 1. Mailako taldeak, bestalde, Askartza B-ri egin zion bisita. “Partida gogorra” zuen aurretik, Urbatekoen berbetan, eta 12-8 galdu zuten “argi eta garbi aurretik dagoen aurkari baten aurka”.