Positiboek behera egiten jarraitzen dute Debabarrenean
2020/10/02
12:03
eta kitto!
Positiboek behera egiten jarriatzen dute Debabarrenan. Astelehenean zein asteartean 11 positibo berri zenbatu ziren eskualde osoan; asteazkenean 5; eta atzo 4 besterik ez (3 Soraluzen eta 1 Elgoibarren). Eibarren, bigarren eguna da positibo berririk gabe.
EAEn, 7.946 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 418 positiboak izan ziren: 186 Bizkaian, 70 Araban eta 142 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak,20, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.
Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 56 pertsona ZIUn daude.