Posta bidezko bozka egiteko zein zalantzak argitzeko harrera egingo dute Bilgunean

Astelehenetik eguenera zabalduko dute, 18:00etatik 19:30era.
Posta bidezko bozka egiteko zein zalantzak argitzeko harrera egingo dute Bilgunean
2024/05/14 18:10
eta kitto!

Ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak izango direla eta, posta bidez bozkatu nahi dutenei eskaera-orria maiatzaren 30era arte eska daitekeela gogorarazi nahi diete Eibarko EH Bilduko ordezkariek. Behin eskaera eginda, beharrezko dokumentazioa ekainaren 2ra bitartean jasoko du eskatzaileak, eta bidalketa, beranduenez, ekainaren 6rako eginda egon beharko da. Edozein modutan ere, posta bidezko bozka egiteko zein zalantzak argitzeko Bilgunea zabalik egongo da, arratsaldez (18:00etatik 19:30era), astelehen, martitzen, eguazten eta eguenetan.