Postarien grebak astebetean 83.000 gutun ez banatzea eragin du
2012/12/10
00:00
eta kitto!
Gaur astebete ekin zioten greba mugagabeari Eibarko Correos-eko beharginek, zuzendaritzak etxerik etxeko banaketan diharduten postarietako bost kaleratu nahi dituelako. Grebarekin bat egin duten postariek egunotan banatu barik lagatako gutun eta bestelakoak 83.000 dira honezkero. Beharginek diotenez, "murrizketak eurei eragiteaz gain, herritarrentzat ere kaltegarria litzateke, aplikatuz gero zerbitzuaren kalitateak okerrera egingo lukeelako". Orain arte Correoseko zuzendaritzak beharginekin batzeari uko egin diola gaineratu dute postariek.