Postu bat egin du aurrera Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k

Bere partidua bana amaitu zuen, Tolosaren aurka etxetik kanpo
Postu bat egin du aurrera Ohorezko Erregionaleko CD Urki-k
2026/01/26 17:05
Ekhi Belar Errasti

Martxa onean dabil Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen CD Urki. Denboraldi erdia falta da liga amaitzeko, baina talde eibartarra lasaitasun postuetan dago eta emaitza positiboak lortu ditu azken aldian.

Asteburuko jardunaldian Tolosari egin zion bisita talde gorriak eta puntu bat ekarri zuen etxera, Anerren golari esker bana eginez. Horrela, Beti Gaztek Deustoren aurka 2-0 galdu zuela aprobetxatuta, sailkapenean postu bat gora egin du Urkik eta 8. da orain 24 punturekin.

Hurrengo jardunaldian atzetik puntu batera duen Beasain B izango du arerio, eta aurretik lau puntura duen Elgoibar harrapatzea da eibartarren helburua orain.

 

CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:

  • Ohorezko Erregionala: Tolosa 1-1 Urki Alkideba
  • 1. Erregionala: Urki JMR 1-2 Oiartzun
  • Jubenilen Euskal Liga: Urki Eibarbus 5-1 Añorga
  • Jubenilen Gorengoa: Idiazabal 3-2 Urki ABC
  • Jubenilen Kopa: Eibartarrak 3-1 Urki Hapiick
  • Kadeteen gorengoa: Urki Heganrent 3-2 Lagun Onak
  • Kadeteen Kopa: Amaikak Bat 1-2 Urki Boj
  • Infantilen Kopa: Urki Beltran 0-4 Añorga
  • Infantil txiki: Urki Larragest 0-11 Danena
  • Emakumezkoen Kopa: Urki JAZ 0-2 Anaitasuna