Postu onak lortu zituzten Ipuruako gimnastek asteburuan

Tolosan aritu ziren herriko gimnastak
Postu onak lortu zituzten Ipuruako gimnastek asteburuan
2025/02/24 11:34
eta kitto!

Asteburu betea izan dute Ipurua klubeko gimnastek, zapatuan eta domekan Tolosan lehiatu baitzuten amateur, alebin A eta benjamin taldeetako ordezkariek. Zapatuan lehenengo topaketa izan zuten benjamin mailakoek. Hurrengo egunean, bestalde, amateur eta alebin A mailakoek Tolosako Torneoan hartu zuten parte. Domekako horretan amateur mailakoek 3. postua eskuratu zuten eta alebinek ere lan ona egin zuten, azkenean laugarren sailkatzeko.