Postu onak lortu zituzten Ipuruako gimnastek Itsaslur Torneoan

Jubenil A eta infantil B mailetako taldeak podiumera igo zuten
Postu onak lortu zituzten Ipuruako gimnastek Itsaslur Torneoan
2025/04/30 13:01
eta kitto!

Aurreko zapatuan Santurtzin jokatutako Itsaslur Torneoan parte hartu zuten Ipurua gimnasia klubeko hiru ordezkariak, ohituta gaituzten bezala, lehenengoetako postuetan sailkatu ziren. Horrela, jubenil A eta infantil B mailetako taldeak podiumera igo zuten eta kadete B-koa bosgarren postuan sailkatu zen. Ipuruako infantil B mailako taldea bigarren postuan geratu zen eta jubeniletakoak hirugarren tokia eskuratu zuen.