Preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea
2016/03/31
15:57
eta kitto!
Hilean behin, azken eguenetan euskal preso eta iheslari politikoen behin betiko etxeratzearen aldeko elkarretaratzea egiten du Debaldea eskualdeko LAB sindikatuak. Elkarretaratzeak herririk herri txandakatzen joaten dira eta gaurkoa Mutrikun, udaletxe parean egitea egokitu da. Datorren hilekoa Debagoienako herriren batean egingo dutela aurreratu dute. LAB-eko ordezkariek azaldu dutenez, "sindikatuak lantokietan ere hainbat ekimen eraman nahi ditu aurrera, euskal preso eta iheslarien egoera berehala konpondu behar dela deritzo-eta".