“Priscilla” eta “El color púrpura” Coliseo antzokiko zine-karteldegian
Egunotan Antzerki Jardunaldiakegiten direnez, saioak Coliseoko 1 eta 2 Aretoetan banatuko dituzte
2024/02/15
13:24
eta kitto!
Asteburu honetako zine-saioak Coliseoko 1. eta 2. Aretoetan banatuko dituzte oraingoan, Antzokia bestelako ekitaldi batzuk hartuko dituztelako, tartean Antzerki Jardunaldikoak. Blitz Bazawuleren “El color púrpura” izango da Antzokian eskainiko duten zine-saio bakarra, zapatuko azkena, 22:30ean hasiko dena. Pelikula horretako beste proiekzio guztiak 1 Aretoan izango dute tokia, Sofia Coppolaren “Priscilla” eta umeentzako (edo familian ikusteko) Christine Dallaire-Duponten “Katak, la pequeña ballena” 2 Aretoan botako dituzten bezala.