Profesionalen jaialdia izango da domekan Astelenan, binakako txapelketarekin
Pilota profesionala bueltatuko da berriro Katedralera, binakako txapelketa nagusiko partidua protagonista nagusia bihurtuta. Betiko lez, arratsaldeko 17:00etan hasiko den jaialdian, hiru partiduk osatuko dute jaialdia.
Hasteko, Promozio Mailako txapelketaren partidua izango da, Agirre-Ugartemendia eta Egiguren V-Bikuña bikoteen artean. Eta amaitzeko, De la Fuente-Gaskue eta Murua-Aldabe bikoteak arituko dira, nor baino nor. Erdian, jakina, partidu nagusian 1. Mailako Txapelketako norgehiagoka izango da Aspe eta Baikoko ordezkarien artean. Altuna III eta Aranguren izango dira alde batetik, eta Laso eta Iztueta bestetik.
Euretatik hiru izan ziren eguazteneko pilota aukeraketan, Altuna buruz buruko txapelduna ezin izan baitzen Eibarrera etorri gastroenteritis batengatik. Arangurenek 105.9, 105.4 eta 104.5 gramoko pilotak aukeratu zituen; Aspeko bikoteak, bestalde, 105.5, 104.7 eta 105.9ko beste hiru.