Pandemiaren ondorioei aurre egiteko talka-plana barruan hartzen duen aurrekontu akordioa sinatu dute PSE-EEk eta Bilduk
2021/01/07
11:58
eta kitto!
Gaur prentsaurrekoa eman dute PSE-EEk eta EH Bilduk, biek sinatu duten aurrekontu akordioaren berri emateko. Akordioari esker, herriko ostalaritzak, merkataritza txikiak eta pandemiak kaltetutako sektoreak babesteko Txoke Plana izango dute. Gainera, Andretxea berria behingoz gauzatuko da.
PSEE-EEk eta EH BILDUk sinatutako akordioaren helburua COVID-19ak eragindako ondorioei irtenbidea topatzea da.
Bi alderdien artean egindako proposamenek 1.400.000€ko balioa izango dute, eta PSOE eta EH BILDUren artean finkatu eta adostuko dituzte oinarri eta baldintza guztiak.
Akordioak 3 puntu nagusi izango ditu: batetik, 1.4 milioi euroko aurrekontua erabiliko da lanpostuak mantentzeko eta baliabide gutxi dituzten pertsonen gutxieneko premiak asetzeko; bestetik, behar handiena duten sektore ekonomikoei laguntza emango zaie; eta azkenik, Andretxea martxan jarriko da, espazio berri bat emanez.
Adostutako neurrien artean 500.000€ko dirulaguntzak banatuko dira, ostalaritza, gertuko denda txikiei eta industriako enplegua mantentzeko helburuarekin.
Urtarrilaren 7an egindako prentsaurrekoan
EH Bilduko zinegotzia den Gorka Errastik honela azpimarratu du: “Guk uste dugu EH Bilduk akordio bat sinatzen duenean herritarron bizi kalitatea hobetzen duela, gure proposamenek osagai sozial handia izaten dutelako”.
Horrez gain, mugimendu feministaren eskariari erantzunez, Andretxeari ere bultzada bat emango diote, espazio berri eta duin bat eskainiz. Gainera, herriko basoak kudeatzeko plan bat ere adostu dute, izan ere, EH Bilduko zinegotziaren hitzetan: “Gure mendien konfigurazioa asko eta azkar aldatzen ari da, eta komenigarria ikusten dugu lanketa hori egitea”.
Ez da bi alderdi politiko hauek proposamen bat sinatzen duten lehen aldia; 2020ko maiatzean ere beste talka-plan baten akordia sinatu zuten eta.