“Puan”, “Menudas piezas”, “Pájaros” eta “La familia Benetón” Coliseoko karteldegian
Hori izango da asteburuko zine eskaintza
2024/04/11
14:19
eta kitto!
Aurreko asteburutik Coliseoko zine-karteldegian dagoen Pau Duràren “Pájaros” pelikularekin batera, Benjamin Naishtat-en “Puan”, Nacho G. Velillaren “Menudas piezas” eta Joaquin Mazonen “La familia Benetón” filmak eskainiko dituzte asteburu honetan. Oraingoan, kasualitatez, komediak dira laurak, azkena familian ikusteko aproposa. 1 Aretoak “Pájaros” hartuko du, 2 Aretoan “Puan” izango du tokia, “Menudas piezas” 1 Aretoa eta Antzokiaren artean banatuko dute eta, azkenik, “La familia Benetón” 2 Aretoaren eta Antzokiaren artean hartuko du ostatu.