Puzgarriak jarriko dituzte Ipuruako igerilekuan Aste Santuan
4 eta 13 urte bitarteko haurrentzako jarduera berezia izango da.
2025/04/01
17:54
eta kitto!
Aste Santuko oporraldian haurrek jarduera bereziaz gozatu ahal izango dute Ipuruako Kiroldegia. Zehazki apirilaren 14, 15,16, 22, 23,24 eta 25ean, uretako puzgarriak eta jolasak jarriko dituzte 4 eta 13 urte bitarteko haurrentzako. Ekimena arratsaldez jarriko diute martxan, 17:00etatik 19:00etara.
Lehenengo orduan, 17:00etatik 18:00etara, 4 eta 8 urte bitarteko haurrak sartu ahal izango dira. Heldu batek lagunduta egon beharko dute (laguntzaileek ez dute sarrera ordainduko), eta bigarren ordua 9 eta 13 urte bitarteko haurren txanda izango da.
Jarduera doakoa izango da Kiroldegiko abonatuentzat, eta abonatu ez direnek instalaziorako sarrera arrunta ordaindu beharko dute (4,95 €).