"Quiero ser como Beckham" filmari buruzko zine forum saioa egingo da hilaren 13an
Pagatxa Emakumeen elkarteak, Eibarko Berdintasun zerbitzuarekin elkarlanean antolatutako zine forum saioa egingo da datorren astean (urriak 13), 18:30ean, Portaleko areto nagusian. Oraingoan "Quiero ser como Beckham" Gurinder Chadhak zuzendutako filma emango dute eta, ondoren, solasaldia hasiko da. Sarrera librea da. Zine forumaren 63. edizioa izango da eta Izaskun Rodriguez Elkorok dinamizatuko du.
Sinopsia: Jessen (Parminder Nagra) gurasoek Indiako neska konbentzionala izatea nahi dute, baina berak futbolean David Beckham bezala jokatu nahi du, Manchester Unitedeko izarra. Egun batean, Julesek (Keira Knightley), bere adineko neska batek, bertako emakumezkoen futbol taldearekin bat egitera gonbidatzen du. Gurasoek ez dute ulertzen zergatik jokatzen duen futbolean Zuzenbidea ikasi eta janaria prestatzen ikasi beharrean, zergatik ez duen Pinkyren (Panjabi) antza izaten saiatzen, ahizpa zaharrena, gizon egokiarekin ezkonduta dagoena. Gainera, Julesek eta Jessek mutil bera dute gustuko, Joe (Meyers) entrenatzailea.
"Emakumea eta kirola" joko handia emango duen gaia dela uste dute Pagatxako lagunek.