iñaki Rikarte (egile eta zuzendaria): “Quitamiedos-en heriotzaren bidez bizitzaz hitz egiten dut”
2020/01/27
12:39
eta kitto!
“Quitamiedos” Kulunka antzerki taldearen laugarren sormena da. Konpainia 2010ean sortu zuten Garbiñe Insausti eta Jose Dault-ek, eszena-mintzaira desberdinekin esperimentatzeko asmoz eta maskara-antzerkian eta testu-antzerkian espezializatuz. "Solitudes" lanarekin Espainiako antzerkiaren sari nagusia, Antzerki Ikuskizun Onenaren Max Saria irabazi zuten. Datorren ostiralean, urtarrilaren 31an, Coliseo antzokian izango dira, Iñaki Rikartek (Gasteiz, 1981) sortutako eta zuzendutako “Quitamiedos” antzezlan poetiko, dibertigarri eta hunkigarriarekin, “Quitamiedos”-en gure bizitzako gai garrantzitsuak aipatzen dira: bizitza, heriotza, maitasuna, aitatasuna, suizidioa…
- "Topaketa" bati buruzko obra bat da, bizitzaren hausnarketa bat, poetikaz beteriko jolas eszenikoa. Eta taula gainean Jesus Barranco eta Luis Moreno aktore madrildarrak izango dira.
Aktoreak ez dira konpainakoak, baina lan honetarako oso aktore bereziak behar genituen, eta Barranco eta Moreno aspalditik miresten ditugu. Madrilgo Teatro de la Abadiarekin lotuta daude eta lan hau aitzaki ezinhobea izan da eurekin lan egiteko.
- Eurentzako idatzitako istorioa da?
Ez, lan hau orain dela 8 urte inguru idatzi nuen. Eta orain arte kajoi batean egon da gordeta, bere unearen zain. Joan den urtean Kulunkari lana martxan jartzea proposatu nion. Kulunkarekin maskara ikuskizunak zuzendu izan ditut, eta oso harreman estua daukagu. Ekoiztera animatu ziren, eta taldea osatzen hasi ginenean aktoreak Jesus Barranco eta Luis Moreno izan behar zirela pentsatu genuen.
- Ez dago zalantzarik polifazetikoa zarela. Publikoarentzat oso aurpegi ezaguna zara, zinean, telebistan eta antzerkian egin dituzun hainbat lanengatik. “Quitamiedos”-en antzeztea besterik ez zaizu falta…
Idatzi, antzeztu eta zuzentzeraren ofizioaren muina berdina da. Beste norbaiten azalean jartzea, alegia. Nik behintzat horrela ikusten dut. Lan honetan aktore bezala jarduteko aukeran pentsatzen egon nintzen, baina testua hain bitxia izanik zuzendari gisa lan egitea erabaki nuen.
- Zer kontatzen duzu?
Bi pertsonaia dira, hildakoa eta bere guardako aingerua, eta euren arteko topaketa bat da, existitzen ez den mometu batean. Beraz, zientzia-fikzioa da. Hala ere, jendeari oso gertukoa egiten zaio. Guardako aingeruaren figurak eta heriotzaren inguruko mitologia horrek asko balio digu bizitzaren inguruan hitz egiteko. Hori da niri interesatzen zaidana.
- Istripu bat gertatzen da eta errrepideko “quitamiedos”-aren ondoan ematen da topaketa hori.
Kokapena, bide-bazterra, metaforikoa da. Bide-bazterrak transizio-guneak dira, eta heriotza eta bizitzaren arteko gune hori ere metaforikoa da.
- Serioa ematen du gaiak, baina umorea ere badago…
Umorea ezinbestean beltza da, baina ez da oso konplejua eta ez da gordinkerietan sartzen. Gaia nahiko gordina da berez. Askotan kontrasteak oso ondo funtzionatzen du.
- Egia da erabiltzen duzuen hikuntza oso landua dela?
Bai, baina ez asko. Lehen bertsioa poetikoagoa zen, baina gero lauagoa izan behar zuela pentsatu nuen. Horregatik berridatzi nuen eta poesia asko kendu nion. Iruditu zitzaidalako proposamenak eta egoerak berak bazeukala nahikoa.
- “Solitudes” lanarekin Max Saria jaso zenuten 2018an. Ateak zabaldu dizkizue?
Ez zaizkigu funtzio gehiago atera, baina gure saioetara jende gehiago etortzen dela igarri dugu. Kontua oso larria da. Batzuetan oso publiko gutxi egoten da antzokietan, oso komertziala ez bada. “Solitudes” maskara ikuskizun bat izanik, antzokiak beteta ikustea plazer bat da.