Racing de Ferrol - Eibar FT partidurako sarrerak eskuratu daitezke Orsaixan-en

Racing de Ferrol - Eibar FT partidurako sarrerak eskuratu daitezke Orsaixan-en
2024/01/30 09:59
eta kitto!
Domeka arratsaldean, 14:00etan hasita, Joseba Etxeberriaren taldeak A Malatan jokatuko duen partidurako 210 sarrera ipini ditu salgai Eibar FT-k Orsaixan-eko lokalean. Racing de Ferrol klubak kopuru hori bidali ditu Eibarrera eta salgai izango dira etzi arratsaldera arte, 19:00ak arte. Sarreren prezioa 15 eurokoa da eta bulego ordutegia honakoa izango da: 09:30-13:30 eta 15:30-19:00.

Joseba Etxeberriaren taldea gaur hasiko da Hypermotion Ligako 25. jardunaldiko norgehiagoka prestatzen eta bost lan-saio izango ditu domekako partiduaren aurretik, guztiak ere goizez egin beharrekoak: gaur eta bihar Atxabalpen eramango dira, eta etzi eta etzidamu Ipuruan, laurak 11:00etan hasita; bosgarrenean, zapatukoan, Atxabalpera bueltatuko dira, ordukoa 10:30ean hasita.