Racing-en aurkako partidurako sarrerak salgai daude Orsaixanen

Racing-en aurkako partidurako sarrerak salgai daude Orsaixanen
2024/01/09 10:29
eta kitto!
Barixakuan Ipuruan jokatuko den LaLIga Hypermotioneko 22. jardunaldiko lehen partidurako sarrerak salgai daude Orsaixaneko lokalean. Sarreren prezioa 20 eta 30 euro bitartekoa da helduentzat eta 10 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat; VIP sarrerak ere salgai daude, 90 euroren truke. Sarrera horiek, Orsaixanetik aparte, online ere erosi daitezke. Partidua arratsaldeko 20:30ean hasiko da.

Une honetan seigarren eta zazpigarren postuetan daude talde biak, kantabriarrak aurretik direla puntu bat gehiagorekin, eta liga hasteko El Sardineron jokatutako norgehiagokan 4-0 irabazi zieten eibartarrei. Neurketa prestatzeko, atzo entrenatu bazuten ere, gaur atseden eguna izango dute. Bihar 11:00etan Ipuruan bertan izango dute lan-saioa, eta etzi Atxabalpen arratsaldeko 16:00etan hasita. Aipatutako bi saio horiek ateak itxita burutuko dituzte.