Rahmanik utzita jokatuko du CD Tenerifen denboraldia amaitu arte

Rahmanik utzita jokatuko du CD Tenerifen denboraldia amaitu arte
2024/01/15 12:10
eta kitto!
Yanis Rhamanik Hypermotion Ligako CD Tenerifen jokatuko du utzita denboraldi amaierara arte. 28 urteko Frantziako jokalaria 2021 udan iritsi zen Eibarrera, Almeriatik. Guztira, 84 partida jokatu ditu orain arte, 3.066 minututan banatuta, eta 7 gol sartu eta 3 asistentzia eman ditu. Talde askok jardun izan dute azken aldian Rahmani fitxatzeko gogoz eta, azkenean, Eibar FT-rengandik lau puntura dagoen taldera joango da. 2. Maila horretan talde armaginak lagatako laugarren jokaldia izango da Rahmani: aurretik Chema Rodriguez zentrala (Alcorcon), Sergio Cubero eskumako hegala (Ferrolgo Racing) eta Juan Carlos Arana (Santanderreko Racing) lagata daude jokatzen maila bereko taldeetan.