Ramon Quina Espainiako wushu selekzioko entrenatzailea Dallasen dago konpetitzen

Ramon Quina Espainiako wushu selekzioko entrenatzailea Dallasen dago konpetitzen
2023/11/16 12:42
eta kitto!
Ramon Quina eibartarra Dallasen dago egun hauetan, Espainiako wushu selekzioarekin lehiatzen eta berarekin eraman dituen kirolarien jarduna kapitaneatzen. Quina borroka esparruaz arduratzen da batez ere, modalitate horretan estatuko ordezkarien artean palmares aipagarriena izanik: munduko azpitxapelduna izandakoa dugu eta, horrez gain, Europako txapela ere jantzi zuen. Espainiako txapela 18 aldiz jantzi zuen.