Real Madrid handia hartuko du F Ligako SD Eibarrek zapatuan Ipuruan

Joaneko partiduan eibartarrek ezustekoa eman zuten Madrilen partidua irabazita
Real Madrid handia hartuko du F Ligako SD Eibarrek zapatuan Ipuruan
2025/04/08 11:51
eta kitto!

Aurreko aste osoko atsedenaldiaren ondoren, atzo bueltatu ziren entrenamenduetara Yerai Martinen aginduetara dauden jokalariak. Ondo prestatu beharko dute neurketa armaginek, aurkari ezin zailagoa izango baitute zapatuan 18:30ean hasiko den partiduan Real Madrid bigarren sailkatuarekin. Kontuan izan behar da eibartarrek ezustea eman zutela Madrilen partidua irabazita, eta mendeku bila etorriko dira merengeak.

Gaurko lan-saioa 10:45ean abiatuko dute Anexoan, bihar Unben izango dira 11:45etik aurrera, etzi atseden hartuko dute eta, azkenik, barixakuan partiduaren aurreko azken entrenamendua izango dute Anexoan, 10:30etik aurrera.