Realarekin galdu ondoren Bartzelonan jokatuko du SD Eibarrek zapatuan

Realarekin galdu ondoren Bartzelonan jokatuko du SD Eibarrek zapatuan
2024/02/06 09:52
eta kitto!
SD Eibarrek derbia galdu zuen domekan, partida ona jokatu bazuen ere. Franssi Realeko aurrelariak lortutako bi golek erabaki zuten, azkenik, partidua. Hala ere, Yerai Martinen taldeak irudi ona eman zuen, amaierara arte borrokatuz. Aste honetan, bestalde, Bartzelonara bidaiatuko du SD Eibarrek, bertan 17. jardunaldiko Levante Las Planasen aurkako partidua jokatzeko, zapatu eguerdian, 12:00etan hasita.

Horretarako, hiru lan-saio izango dituzte SD Eibarko jokalariek, gaurko atsedenaldia atzean lagata. Bihar eta etzi Unben jardungo dute (bihar 11:45ean eta etzi ordubete lehenagotik, 10:45etik). Barixakuan egingo duten azken entrenamenduan Anexoan jardungo dute, 10:30etik aurerra.