Realari irabazita (2-1) beste urtebete emango du Eibar KE-k Lehen Mailan
2016/04/16
22:20
eta kitto!
Eibar eta Realaren arteko derbia talde armagiñaren aldeko emaitzarekin, 2-1 amaitu da Ipuruan. Zapatu iluntzean zelaira joandako 5.801 ikusleen aurrean lortutako garaipenak, gainera, garrantzi berezia dauka, Eibar KE sailkapenean 9. postuan kokatu eta hurrengo denboraldian Lehen Mailan jarraituko duela ziurtatu du eta.
Partidua hasi eta berehala, 7. minutuan Zurutuzak sartutako golak talde donostiarra markagailuan aurretik ipini du, baina partidaren lehen zatia gol banarekin berdinduta amaitu dute (Sergi Enrich 32') eta Escalantek (58') sartutako bigarrenak garaipena eman dio talde armagiñari.
Egun osoan jai giroa nagusi izan da herrian, baina albiste tristerik ere izan da: Luis Mari Aranegi, 50. hamarkadan Eibar taldeko jokalaria eta 1965-1967 bitartean Eibar KE-ko presidentea izandakoa, 85 urterekin hil da eta Norgehiagoka hasi aurretik minutu bateko isilunearekin gogoratu dute.