Regatas de Santander liderrari ezustekoa ematen saiatuko dira Casinoko billaristak

Partidak bihar jokatuko dira goiz eta arratsaldez
Regatas de Santander liderrari ezustekoa ematen saiatuko dira Casinoko billaristak
2025/03/07 10:59
eta kitto!

Bihar hiru bandetara jokatzen den billarreko 2. Nazional Mailako beste partida bat izango da gurean. Eibarko Casino Artistak ez du aurkari erraza izango, multzoko liderra den Regatas de Santander izango baitu aurkari Eibarren. Orain arteko jardunaldi guztietan garaile izan den taldeari ezustekoa emateko asmoz eibartarrek kaleratuko duten laukotea Luismi, Jorge Molinos, Javi Gonzalez eta Imanolek osatuko dute. Partidek honako ordutegia izango dute: goizean 11:30ean hasita eta arratsaldez 16:00etatik aurrera.