"Rescoldos de paz y violencia" antzerki trilogiaren lehen emanaldia bihar eskainiko da Coliseoan

"Rescoldos de paz y violencia" antzerki trilogiaren lehen emanaldia bihar eskainiko da Coliseoan
2021/10/25 11:33
eta kitto!
ETAk indarkeria behin betiko amaitu zuela iragarri zuenetik hamar urte bete diren honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak Euskal Herriko indarkeriari buruzko antzerki trilogia dokumental bat eskaini nahi die lurraldeko ikastetxeei. Bertan, María San Miguel sortzaile eta aktoreak zuzentzen duen Proyecto 43-2 konpainiak hamar urtez egindako lana aurkezten da.

Trilogia hori Proyecto 43-2, La mirada del otro eta Viaje al fin de la noche piezek osatzen dute. Hiru ikuskizun horietan, "gizakia esfera politikoaren erdigunean dago, eta eraldaketa eragin dezaketen errealitate konplexu berriak ikusarazten dira. Rescoldos de paz y violencia delakoak gizakia erakusten du politikatik eta gizarte eraikuntzetatik haratago, eta gure iragan hurbilari eta orainaldiari buruzko ezagutza-, aintzatespen- eta oroimen-ariketa bat egiten du".

Emanaldiak ikastetxeei zuzenduta daude (10:00etan), baita publiko orokorrari ere (20:00etan).

ANTZERKI TRILOGIA

-PROYECTO 43.2     urriak 26
-LA MIRADA DEL OTRO    urriak  27
-VIAJE AL FIN DE LA NOCHE   urriak  28
10:00 
ikastetxeei zuzenduta
20:00    publiko orokorrari zuzenduta

Sarrera: 5€   

*Aldez aurretik, COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etatik 19:30etara eta kutxabanken, eta antzokiko leihatilan hasi baino ordubete lehenago eskura daitezke.