Ricardo Ereña 3 Bandako San Juan Billar txapelketan irabazle
Beste edizio batzuetan bezala, Ricardo Roblesen aurka jokatu zuen finala
2026/06/15
11:34
Ekhi Belar Errasti
Casino Artista Eibarrés bete egin zen atzo, ekainak 14, 3 bandako V. San Juan Billar Txapelketaren azken jardunaldia ikusteko. Hiru hilabeteko lehiaren ondoren, atzo jokatu ziren lehiaketaren azken partidak eta emozio handiz bizi izan ziren denak, finala batez ere.
Beste edizio batzuetan gertatu den bezala, Ricardo Robles eta Ricardo Ereña aritu ziren finalean nor baino nor, eta bigarren jantzi zuen txapela 31-28 irabazi ondoren.
Etorkizun Handiko Jokalariaren Saria Estebanek eraman zuen, eta garaikurrak Aitor Gorosabel Su Ta Gar taldeko abeslari eta gitarra-joleak eta billaristak eman zituen.