Ricardo Ereñak jasoko du billar arloko saria Eibarko Kirol Sarietako ekitaldian

Ricardo Ereñak jasoko du billar arloko saria Eibarko Kirol Sarietako ekitaldian
2023/12/29 16:55
eta kitto!
Casino Artista Eibarres-ek sortutako klub berria ordezkatuko du eibartarrak Coliseoko ekitaldian, horrelako Sarietan kirol modalitate horrek egingo duen debutean. Ricardo Ereña klubaren sortzaileetakoa da eta hainbat lorpen izan ditu parte hartu duen hainbat torneotan. Sergio Boullosa taldekide eta zuzendaritzakoak emango dio saria.