Roberto Perez Jauregi gogoratzeko egitaraua prestatu dute Gaztetxian, bere heriotzaren 53. urteurrenean

Roberto Perez Jauregi gogoratzeko egitaraua prestatu dute Gaztetxian, bere heriotzaren 53. urteurrenean
2023/12/06 10:46
eta kitto!
Roberto Perez Jauregi poliziak tiroz hil zuela 53 urte betetzen direla eta, Eibarko Gaztetxiak hura gogoratzeko egitaraua antolatu. Bihar (eguena 7) 18:00etatik aurrera dokumentalak emango dituzte eta pintxo-potea egongo da. Eta barixakuan, 17:30ean, agurra egingo diote gaztetxean, Jorge Perez Jauregi anaiarekin, eta ondoren kontzertuak hasiko dira: 19:00etan Xabier Badiola eibartarrak akustikoa emango du eta 21:00etan Ortzi eta talde sorpresaren kontzertuak hasiko dira. Biltzen den dirua datorren urtean omenaldia egiteko erabiliko da.