Roberto Pérez Jauregi omenduko dute gaur, bere heriotzaren 51. urteurrenean
2021/12/09
11:42
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak eta Eibarko Udalak Roberto Pérez Jauregi, bidegabeko polizia indarkeriaren biktima aitortua oroitu eta omenduko dute, bere heriotzaren 51. urteurrenean. Ekitaldia gaur izango da, 18:00etan, Eibarko Udalaren Osoko Bilkuren aretoan, Roberto Pérez Jauregi gogoratu eta omentzeko, poliziak hil zuela 51 urte betetzen direnean.
Roberto Pérez Jauregi Donostiako ospitalean hil zen, 21 urte zituela, 1970eko abenduaren 8an, kaleko jantzitako polizia batek tiro egin ostean. Roberto Burgosko gerra-kontseiluaren aurka protesta egiteko manifestazioan parte hartzen ari zen, Eibarren, 1970eko abenduaren 4an, han tiro egin zioten eta larri zaurituta ospitalera eraman ostean, lau egun beranduago, abenduaren 8an hil zen. Roberto Pérez Jauregi 1960tik 1978ra bitartean motibazio politikoan errotutako indarkeria egoeran giza eskubideen urraketa jasandako biktima aitortua da, Jaurlaritzaren ekainaren 12ko 107/2012 Dekretuaren bitartez.
Pandemiaren ondorioz, ekitaldia Roberto Pérez Jauregiren heriotzaren 50. urteurrena bete eta urtebetera izango da. Izan ere, ekitaldi hau Eusko Jaurlaritzak Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omentzeko eta gogoratzeko egiten dituen ekitaldietan kokatzen da, gertakarien 50. urteurrenean.
Aurten egingo den tankera honetako hirugarren ekitaldia da, aurrez Javier Batarrita eta Jose Miguel Andueza oroitu ditu Jaurlaritzak, biak poliziaren bidegabeko indarkeriaren biktimak.