Roberto Perez Jauregiren hilketen nondik norakoak jaso dituzte liburu batean
2023/10/30
10:20
eta kitto!
Aurreko asteko eguenean (hilaren 26an) aurkeztu zuten “1970. Modos de matar y morir. Víctimas mortales del franquismo en Gipuzkoa” liburua. Egilea Javier Buces Aranzadiko ikerlaria da eta liburu horretan, berak esandakoari jarraituz, “poliziaren ekintzen inpunitateak batzen dituen hiru euskal herritarren heriotzak” jasotzen dira. Egileak aurretik “1968. Gipuzkoa en estado de excepción” eta “Erandio, 1969. Sendatu gabeko zauria” kaleratutako liburuak izan ziren bildumako lehenak, eta honakoa horretako hirugarrena izango da. Hildako hiru horiek erakunde armatuekin zerikusirik gabeak ziren, hirurak Polizia frankistaren biktimak. Roberto Perez Jauregi eibartarra Burgosko prozesuaren aurkako manifestazio batean hil zuten eta, Buces egileak dioenez, “ongi dokumentatua dago kasua eta tiro egin zion poliziaren izena ere badugu; halere, ez zuen inolako bide judizialik izan, eta borreroa zigorrik gabe geratu zen”. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak Roberto Perez Jauregi dagoeneko biktimatzat aitortu du.
Bucesen lanak EHUren babesa izan du eta, historialariak nabarmendu duenez, “informazioa testuinguruan jartzea eta biktimen ingurukoekin kontrastatzea” oso garrantzitsua da. Hiru hildakoen senideak izan ziren aurkezpen ekitaldian, tartean Jorge Perez, Robertoren anaia, eta senideek lan egiteko era hori eskertu zieten Bucesi eta Aranzadiri.