Roblesek Ereñari irabazi zion Sanjuanetako billar txapelketaren hirugarren edizioan

Promesa onenaren saria Javirentzat izan zen
Roblesek Ereñari irabazi zion Sanjuanetako billar txapelketaren hirugarren edizioan
2024/06/18 13:14
eta kitto!

Domekan jokatutako Casino Artista Eibarresen Sanjuanetako Txapelketaren hirugarren edizioan, aurreko bietan bezala, bi Ricardoren arteko finala izan zen eta, modu horretan, orain arteko banako berdinketa apurtzeko aukera izan zen lehian, Roblesek iaz irabazitako txapela berretsi zuen.

Finalerdietan, Ricardo Ereñak Sergio Boullosa bidean laga zuen bezala, gero txapeldun izan zen Ricardo Roblesek Alberto kanporatu zuen. Aretoa bete zuten zaletuen gozamenerako final ikusgarrian, Roblesek 30-17 garaitu zuen Ereña eta, horrela, aurrea hartzen du palmaresean.

Promesa onenaren saria Javirentzat izan zen. Bertaratutakoentzat prestatutako lunchak eman zion amaiera jardunaldiari.