Robotika ikastarorako izen-ematea zabalik

Robotika ikastarorako izen-ematea zabalik
2016/06/13 20:41
eta kitto!
Egun gutxi barru oporretan izango dira ikasleak eta, jai egunak zerbait ikasteko erabili nahi dutenei horretarako aukera emateko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoa ikasten ari diren gazteentzat robotika lantzeko tailerra antolatu du udalak.
Aurretik antolatu dituzten beste tailerretan egindakoaren bidetik, uztailean emango duten tailerra Robotikako Lego Mindstorms EV3 plataformarekin burutzekoa izango da. Uztailaren 4tik 8ra bitartean izango dira klaseak, goizeko 09:00etatik 13:00era, Juan San Martin Liburutegiko haurren atalean.
Izena emateko epea gaur zabaldu dute eta interesatuek ekainaren 21era arte izango dute horretarako aukera, Pegora herritarren zerbitzurako bulegoan edo, bestela, internet bidez, www.eibar.eus udalaren webgunean aurkituko duten matrikula orria beteta. Tailerraren prezioa 45 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 75 eurokoa, berriz, kanpokoentzat.

robotika 1 robotika 3 robotika 4