Rocio Candalek hartuko du Jordi Torresen tokia SD Eibar-en
Suitzako Grasshoppers taldean emakumezkoen saileko ikuskatzaileen arduraduna izan da orain arte
2025/04/23
19:00
eta kitto!
SD Eibarko emakumezkoen saileko ardura lehenengoz emakume baten eskuetara pasatuko da denboraldi honen amaieran. A Coruñan jaiotakoa bertako taldeko kirol zuzendaria izan zen eta, ondoren, baita Suitzako Grasshoppers taldekoa ere. Suitzako taldean emakumezkoen saileko ikuskatzaileen arduraduna izan da orain arte. Orain arte postu horretan egon den Jordi Torresek sei urte eman ditu klub armaginean eta bere lekukoa hartuko du Candalek uztailean.